XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez dago bizitzan ama izatearekin konpara litekeen esperientziarik.

Esperientzia aberasgarri hori bizitzeagatik bakarrik ere merezi du izaten zen, gene traidorea nigan lanean hasi aurretik, asko haserretzen ninduen arrazoietako bat.

Gogoan dut minbiziari aurre egitea ere esperientzia konparaezina eta aberasgarria da bizitzan, baina ez nau batere tentatzen erantzun nuenekoa.

Erantzun zakar hori jaso zuena ere akordatuko zen seguruaski, tentazioan erori nintzela jakin zuenean.

Umeak zergatik izan zituzten galdera beste galdera batekin erantzuten dute gure amen belaunaldikoek: Nola zergatik?.

Senarekin loturarik handiena duen erantzuna, kezkarik gabe.

Nire ametsen zerrendan ez zen inoiz azaltzen ama izatearena amesgaiztoetan izan ezik; txiki-txikitan ez, baina azkar samar erabaki nuen ez nuela umerik izango; parean egokitzen ziren ume guztiak negarrez hasten zitzaizkidan begiratze hutsarekin (beraz, sentimendu beretsua azaltzen genuen elkarrenganako); bizitzan esperientzia zoragarriak izan ditut, eta gehiago izateko itxaropenetan bizi naiz oraindik, eta, nire umea gaztarora iristen denean, ez dakit non eta nola ibiliko naizen (ezta ibili egingo naizen ere).

Eta halere, momentu jakin batean, orain bai esan nuen.

Erabakia hartzeko garai egokiaz ere iritzi desberdinak jaso izan ditut.

Bi talde nagusitan bana litezke.

Talde batekoek gehiegi ez pentsatzeko aholkua ematen dizute: gehiegi pentsatzen baldin baduzu, inoiz ez duzu izango... Erabakitzen duzunerako beranduegi izango baita akaso.